XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azter dezagun nolakoa den higidura, plano bakoitzean:
Azelerazioa interesatzen zaigu soilik
Hau da, partikula hori azelerazio konstantez jaisten da planoan behera.
Simetriaz, beste planoan ere gauza berbera jazoko da.
Hots: Plano bietan dagoen bitartean, etengabe jasango du planoan beheranzko azelerazioa.
Bestalde energia kontserbatu egin behar da.
Labur esanik, honelakoa izango da higidura: 1. Hasieran A puntuan askatzen da, abiadurarik gabe.
2. AB tartean higidura uniformeki azeleratua izango du azelerazioak
3. BC tartean higidura uniformeki dezeleratua izango du, dezelerazio berberaz
C puntuan gelditu egingo da, puntu hau A delakoaren altuera berekoa izanik, energia kontserbatu egiten baita.
4. CB tartean AB tartearen antzera.
5. BA tartean BC tartearen antzera.
6. Eta berriro, A puntuan geldituz, errepikatu egingo da prozesua.